XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errotuladorearen marrazkia egin dugun bezala, beste edozein gauzarena ere egin genezake, komeni zaigun eskala erabiliz horretarako.

Ikus dezakezunez, eskala hori 1:1 baldin bada, marrazkia berezko neurriekin egiten dugu, hau da, marrazkian neurtzen ditugun neurriak eta gauza horrek benetan, errealitatean dituenak berdinak dira.

- Begira orain beste bi marrazki txikiak.

Berdinak al dira orain marrazkiko eta benetazko neurriak?.

- 1:3 eskala duen marrazkian zenbat aldiz txikiagoak dira neurri horiek?.

Eta 1:5 eskala duen marrazkian?.

- 1:3 eskala duen marrazkia aurrean duzula nola jakingo zenuke zein neurri den errotuladorearena marrazkian neurriak hartuz?.

- Eta nola egingo zenuke 1:5 eskalako beste marrazkian?.

- 1:10.000 eskala duen mapa baten aurrean, jakingo al zenuke nola moldatu benetako neurriak ezagutzeko mapan bertan neurriak hartuz?.

Goiko galdera horiek erantzuteko eta eskala bat ikusten duzun bakoitzean zer esan nahi duen jakiteko kontutan eduki behar duzuna honako hauxe da: Eskala = marrazkiko neurria: benetako neurria.

Normalki, eskalak honela adierazten dira: E. = 1:n (eta n horrek esan nahi du edozein zenbaki).

Eskala era horretan adierazita badago, erraz izango zaizu benetako neurria ezagutzea: Benetako neurria = marrazkiko neurria x n.

Goiko adibideekin jarraituz, eskala 1:5 bada: Benetako neurria = Marrazkiko neurria x 5.